XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLABIDE ta GIZA-SOINA.

OLABIDE'ren GORATZARREZ
ALTUBE'k.

Aita Olabide euskaltzale aundi ta maitagarriaren idatz-lan baliozko eta ugariak gogoratzeko' orra-or nik autetsi dedana: Giza-soña izenaz argitaratu zuan liburua.

Liburu ori idaztiaz zer asmo zuan' berak agertzen digu: euskera, jakintza guzietarako gai egin bear degula zion, eta jakintza-gaiezko liburugiñai' gaur gaitz duketen lan ori errezagotzeko bideak argitú, arindu.

Asmo aundiak zítuan Olabide langille-langilleak: jakintza guziai edo bearrezkoenai dagozkien itz bereziak beár ziran, eta nai zítuan itzok aurkitu eta pillokatu.

Ona-emen ortaz zirauzkuna.

Izen-pillo au (alegia Giza-soñarekiko itz pilloa) argitaratzen det aizkide askoren onuz.

Euzkeltzaleak atsegiñez artzen ba-dute, beste pillo batzuek darrayokete.

Aor Aita Olabide euskal-maitatzaille bioztunak leporatu nai zuan lan astuna.

Giza-soñak berak, 216 orrialde ditu.

Gizonaren gorputzari dagozkion zer guzi-guzien erdal itzak' (badira bi milla inguru) euskeraz, eta baita euskalki bakoitzean ere, nola esan oi ditugun banan-banan agértzen dizkigu.

Eta bi milla erdal-itzok, ainbat moltsotan beréizten dizkigu, onela: eta olaxe 45 moltso....

Lan izugarria, dakusgunez.

Eta izugarriago oraindik: beste jakintzai dagozkien iztegiez ere, lan berorixe egiten eta egiteko asmotan ari zan.

Aita Olabidek berak zirauskun:.